autobusak> Argazki galeria

AUKERA ZABALA

Aizpurua Autobusak S.L. enpresak autobus eta minibus aukera zabala eskaintzen du, matrikula berriko 35 unitateko autobus flota, hain zuzen. Scania-Irizar diseinua da ezaugarri nabarmenena. Motor onena eta karrozeria berritzaileena erabiltzaile zorrotzenen eskura.

Gure ibilgailuen edukiera ondorengoa da:

  • Minibusak
  • V.I.P. Autobusak: 42 +WC+ 2 mahai
  • 56 eta 60 eserlekuko autobusak
  • 82 eserlekuko autobusak

EROSOTASUNA

Ibilgailuen erosotasuna osagarrien bitartez adierazten da:

  • Eserleku etzangarri eta anatomikoak
  • Beso-euskarri eta buruko ergonomikoak
  • Irakurketarako bakarkako argiak
  • Aukerako bozgorailuak
  • Hozkailu, DVD eta sakelako telefonia
  • Beira bikoitza intsonorizazio eta lurrunaren kontrako tratamenduarekin
  • Klimatizazio programagarria
  • Bi puntutako segurtasun uhalak
  • Edukiera handiko maletategiak

SEGURTASUNA

Gainera, segurtasuna bermatzeko elementu guztiak:

  • GPS
  • Botika-kutxa
  • Su-itzalgailua eta mailua
  • Ateetan sentsoreak
  • Atzera-martxako kamera