Berriak

Aizpurua Autobusak 50. urteurrena

Aizpurua autobusetan urte asko daramatzagu zuei, ahalik eta zerbitzu hoberena eskeini asmoz, autobus berriak urtez urte ekarriz.

Gure 50. Urteurrena dela aitzakia hartuaz, 7 autobus berrien aurkezpena ospatu genuen urtarrilaren 14ean.

Mendi elkarteak (Andatza, Poliki taldea), jubilatuak (Gure Pakea, Arrate egoitza), ikastolak (Herri Ametsa, Larramendi, Laskorain), Kirolari ezberdinak (Errealeko Hockey, Atletismo eta futbola, Bera Bera rugby taldea, CD Bidasoa, Usurbilgo judo kluba, Orioko arraunlariak), Musika talde ezberdinak (KUP ahots taldea, Zumarte Musika eskola, Zaria abesbatza, Euskorleans), Turismo alorreko jendea, irabazi asmorik gabeko taldeak, autobusetatik jeisten ziren bitartean aurkezleak autobusen ezaugarri ezberdinak ezagutarazi zizkiguten.

Gure enpresak bezela 50 urte ospatzen zituzten hainbat taldeei (Herri Ametsa Ikastola, Laskorian Ikastola, Tolosako CIT , Beasaingo kirolaren lagunak eta Caritas) omenaldi xume bat eskeintzeko tartea ere hartu genuen.

Benetan, mila esker gurekin egon zineten guztioi.

Festa ondo laburbiltzen duen ikusentzunezko bat uzten dizuegu.