Enpresa / Historia

LAN EGIN, ZERBITZUA EMAN ETA AGINDUTAKOA BETE

Aizpurua Autobusak S.L. enpresak bidaiariak garraiatzen dihardu 1967tik. Antonio Aizpurua Cestonak enpresa bere kabuz sortu zuen, baina berehala sei seme-alabak izan zituen alboan lanean, orain ere bertan jarraitzen dutenak: Juan Miguel, Angel, Edurne, Jose Antonio, Eusebio eta Ana Isabel. Gure filosofia betidanik izan da lan egitea, zerbitzua ematea eta agindutakoa betetzea. Horri esker, enpresak pixkanakako baina etengabeko hazkundea izan du. Hastapenetan beste enpresa batzuen ibilgailuak erabiltzen ziren, baina 1972an gama altuko eta kalitatezko ingeniaritzako ibilgailuak erostea erabaki zen. Orduan hitzartutako Scania-Irizar elkarlanak zutabe iraunkorra du gaur egun ere.