Enpresa / LANTALDEA

GIDARIEN PROFESIONALTASUNA, ESPERIENTZIA ETA HEZIKETA DIRA GURE EZAUGARRI NAGUSIAK

Urteetako lanaren eta dedikazioaren ondorioa da profesionaltasuna. Beste ezer baino lehen, gidariak langile finak dira, fidagarriak. Pertsonal serioa da, egoerara egokitu eta bidaiariekin konpromisoa hartzen dutenak, baina era berean bidaiaz gozatzen dutenak. Portaera, zuhurtasuna, puntualtasuna eta bidaiaren arrakastan lagunduko duen guztia zaintzen dute. Aizpuruarentzat bere gidariak enpresa-txartela dira, izan ere, ohiko bezeroak ohiko gidaria izan ohi du. Horrez gain, administrazio kudeaketa bikainak eta atentzio apartak gure zerbitzua ziurtatzen dute. 50 urte baino gehiago daramagu esperientzia eta ezagutza metatzen.