Beste urte bat iritsi da Aizpurua familia, eta azken urteetan ohitura bilakatu bezala, 2017a txoko ezberdinetan barrena hainbat kilometro eginda bukatu dugu. Bidaia labur, ertain zein luzeetan zu zeu, bidaiaria, zaitugu protagonista. Horregatik 2018an ere Aizpuruatarron bidelagun izatera gonbidatu nahi zaitugu, gure bidaiari perfektua.

 

Bidaiari perfektuak, gizalegez aurre egiten dio edozein bidai motari, badakielako beste zenbait pertsonez inguraturik dagoela, eta hauek bere laguntza behar dute era berean perfektu bilakatzeko. Ez du axola lagunez, lankidez, familiaz edo ezezagunez inguraturik gauden, bidaiak irauten duen bitartean guztiok gara bidaiari.

Bidaiari perfektuak gosea izan dezake bidaian zehar, nola ez ba? Honi erremedioa jartzeko badaki ordea egokiena bidaian zehar kontsumitu dezaken janari arina eramatea posible duela, betiere behar den bezala ontziratua. Eramango duen janari honek ezin izango du usai desatseginik sortu, gainontzeko bidaiariak molestatzea ekiditeko. Behin jana bukatutakoan, ontzia era egokian gordeko du autobusetik jaisterakoan bere edukiontzira botatzeko.

Bidaiari perfektuak denbora-pasarako hainbat trikimailu ezagutzen ditu, eta badaki adibidez ezingo dituela gainontzeko bidaiariak molestatuko dituen jokoetara aritu, eror daitezkeen fitxak dituen xakera edo zarata handia egiten duen bideojokora adibidez.

Bidaiari perfektuak ezagutzen du Aizpurua Autobusak eskaintzen diona, badaki gailu elektronikoen biziraupena bidaia guztian zehar bermatzen duten karga estazioak eskuragarri dituela gure autobusetan, DVD erreproduktore, telefono mugikor edo ebook-ak izanik bidaiaren monotoniari aurre egiteko lagun onenak.

Aizpurua Autobusek 2018an perfektu izaten saiatzearen erronka planteatzen dizugu, gure aldetik horretarako beharrezkoa duzun guztia zure eskuetan jarriz.