Euskal Herrian gauzak ospatzekoak gara. Lan baten arrakastaren ondoren, urtemuga edo data esanguratsuetan edota gure futbol taldeak irabazi duen azken partida dela eta. Ospakizunak gure egunerokoaren parte dira, ez gara etxean gelditzekoak.

Jaiak garrantzitsuak dira, beti arrazoi alai bat dutelako; Aizpuruan ere, une berezi horiek zure ondoan bizi nahi ditugu . Horregatik, Gabonetako enpresa afari eta ekitaldietarako Aizpurua Autobusak-etik zerbitzu bereziak eskaintzen ditugu, betiere gure bezeroen erosotasuna bermatze aldera. Beraz, gabon hauetan, utzi kezkak albo batera, Aizpuruak eraman eta ekarriko baitzaitu, lagun.

Gabon hauetan, zer? Esaiguzu nola ospatuko duzuen eta lagunduko dizuegu antolatzen!