Aizpurua Autobusak 50.urteurrena ospatu du aurten. Gertu ditugun pertsonekin izan gara oroitzapenak orainera ekarri eta etorkizunera begiratzeko.

Denbora honetan zehar, egunero gure bidaian gurakin ditugun pertsonen hitzen bideoak partekatu ditugu. Gaurkoan, Aizpurua Autobusetik erantzuna luzatu egin nahi dugu, eskerrak eman eta urte askotarako harremana desiratu. Mila esker berriz ere guzti-guztioi.

 

Ana Isabel Aizpurua

“Gaurko eguna, urtea bera, oso berezia izan da Aizpuruatarrontzat. Gure jendeartean, jasotako zorion hitz bakoitzarekin, benetan, oso sentsazio onarekin gelditu gara, pozik. 50. urteurreneko ekitaldi ospakizun honetan duguna eta garena erakutsi dugu. Guretzat garrantzitsuena da eguneroko lana. Lana eskatzen dugu eta egin nahi dugu. Ondo prestatutako enpresa gara eta lan gehiago egitea gustatuko litzaiguke; Donostia eta Euskal Herria bezalako helmuga zoragarriak baliatu nahiko genituzke kanpo bezero gehiagori zerbitzua eskaintzeko.

Horretarako prestatu gara, prest gaude eta prestatzen jarraituko gara. Urte askotarako!”