Iritsi da Aste Santua. Oporraldi honetan, pertsona gehienak 4 norabideetan mugitzen dira: iparraldera, hegoaldera, ekialdera eta mendebaldera. Gazte asko Saloura joango dira, eguraldi onaz eta gaueko giroaz gozatzera, edo hiri ederretara, hala nola Parisera; familia batzuk hondartzara joango dira, eguzkia hartzeko, paseatzeko eta txikienek harean jolasteko; eta beste batzuek kultura-turismoa egingo dute. Errepidean zorte ona lagun izatea espero dugu.

Urteko sasoi honetan egoten da joan-etorri gehien. Hala ere, ilarak eta puntako orduak hobeto eramaten dira autobus batean, ikuspegi panoramikoari, irakurketari, musikari eta lagunekin hitz egiteari esker bidean egin beharreko orduak eramangarriagoak izaten baitira.

Aste Santuan, Aizpurua Autobusek Cadizera eramango dituzte Eroski Bidaiakeko bezeroak eta Ordiziako Rondalla Elkarteko kideak. Autobusen erosotasunari eta bidaiari guztien beharrizanak artatzeko prest dauden gidarien profesionaltasunari esker, bidaia oporretako beste esperientzia atsegin bat izatea espero dugu.

Eta egun hauetan txangoren bat edo kultura-bisitaren bat egin nahi baduzu, eskatu aurrekontua konpromisorik gabe. Atsegin handiz lagunduko dizugu.

Gozatu Aste Santuaz!