-

Autocares Aizpurua

AIZPURUA AUTOBUSAK 50. URTEURRENA

- 50 urte, 50 urte

Aizpurua autobusetan urte asko daramatzagu zuei, ahalik eta zerbitzu hoberena eskeini asmoz, autobus berriak urtez urte ekarriz.

Gure 50. Urteurrena dela aitzakia hartuaz, 7 autobus berrien aurkezpena ospatu genuen urtarrilaren 14ean.

Mendi elkarteak (Andatza, Poliki taldea), jubilatuak (Gure Pakea, Arrate egoitza), ikastolak (Herri Ametsa, Larramendi, Laskorain), Kirolari ezberdinak (Errealeko Hockey, Atletismo eta futbola, Bera Bera rugby taldea, CD Bidasoa, Usurbilgo judo kluba, Orioko arraunlariak), Musika talde ezberdinak (KUP ahots taldea, Zumarte Musika eskola, Zaria abesbatza, Euskorleans), Turismo alorreko jendea, irabazi asmorik gabeko taldeak, autobusetatik jeisten ziren bitartean aurkezleak autobusen ezaugarri ezberdinak ezagutarazi zizkiguten.

Gure enpresak bezela 50 urte ospatzen zituzten hainbat taldeei (Herri Ametsa Ikastola, Laskorian Ikastola, Tolosako CIT , Beasaingo kirolaren lagunak eta Caritas) omenaldi xume bat eskeintzeko tartea ere hartu genuen.

Benetan, mila esker gurekin egon zineten guztioi.

Festa ondo laburbiltzen duen ikusentzunezko bat uzten dizuegu.

AIZPURUA AUTOBUSAK, DUZUN KIDERIK ONENA

- Uncategorized @eu

Irteera gastronomiko edo enologikoak gustuko badituzu autobusa aukeratu. Zu eta zure lagunak eramango zaituztegu, egunaz osoki gozatu ahal izateko.

Ezkontzera al zoaz? Ezkontzako gonbidatuek zuek adina gozatu ahal izateko, ez legoke autobus zerbitzu egokia eskaintzea bezalakorik, ezta?

Taldeko, familiako edo enpresako bidaiarik prestatu nahi duzu? Aizpurua Autobusak zurekin izango da eta horretarako, bidaiarien garraioan dugun profesionaltasuna eta esperientzia eskaintzen dizkizugu. Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe 943 36 32 90telefonora deituz, edota eranskin hau betez eta ahal bezain azkar kontaktuan jarriko gara.

Gozatzera!

FAMILIA IRTEERA OLENTZEROREN ETXERA

- Uncategorized @eu

Aizpurua Autobusek Olentzeroren eta bere lagunen etxea ezagutzera zaramatzate. Txikitxoek leku magiko honetan gure Olentzero ezagutuz gozatu dezaten pentsatutako txango bikaina.

Bi lekutan bisitatu daiteke. Horietako bat Legazpiako Mirandaolan dago. Bertan, Olentzeroren ikazkin lana, Maridomingirekin Napoleon astoarekin duen harremana ezagutu ditzakegu ipuin-kontalari baten bidez, eta aldi berean, Mirandaolako burdinola bisitatu. Azkenik, burdinolako labean erretako gaztaina eder batzuk jan.

Bestea, Mungian kokatuta dagoen Izenaduba Basoa deituriko Euskal Herriko lehen parke mitologikoan dago. Bertan, haurrek gozatzearekin batera gure mitologiako istorio eta pertsonaiak ezagutzeko aukera dute. 6.000 metro koadro ekintza inguru ditu!

Aspertzea ezinezkoa da, animatuko zarete? Eskatu konpromisorik gabeko aurrekontua 943 36 32 90 telefonora deituz, edo nahiago baduzue honako fitxategia bete eta zuekin kontaktuan jarriko gara ahal bezain azkar.

Gainera, gure Twitter edo Facebook kontuen bidez egunero argitaratzen ditugun berriak ezagutu ditzakezue. Zuen zain gaude!

ASTE SANTUA, BIDAIATZEKO ETA GOZATZEKO GARAIA

- Uncategorized @eu

Iritsi da Aste Santua. Oporraldi honetan, pertsona gehienak 4 norabideetan mugitzen dira: iparraldera, hegoaldera, ekialdera eta mendebaldera. Gazte asko Saloura joango dira, eguraldi onaz eta gaueko giroaz gozatzera, edo hiri ederretara, hala nola Parisera; familia batzuk hondartzara joango dira, eguzkia hartzeko, paseatzeko eta txikienek harean jolasteko; eta beste batzuek kultura-turismoa egingo dute. Errepidean zorte ona lagun izatea espero dugu.

Urteko sasoi honetan egoten da joan-etorri gehien. Hala ere, ilarak eta puntako orduak hobeto eramaten dira autobus batean, ikuspegi panoramikoari, irakurketari, musikari eta lagunekin hitz egiteari esker bidean egin beharreko orduak eramangarriagoak izaten baitira.

Aste Santuan, Aizpurua Autobusek Cadizera eramango dituzte Eroski Bidaiakeko bezeroak eta Ordiziako Rondalla Elkarteko kideak. Autobusen erosotasunari eta bidaiari guztien beharrizanak artatzeko prest dauden gidarien profesionaltasunari esker, bidaia oporretako beste esperientzia atsegin bat izatea espero dugu.

Eta egun hauetan txangoren bat edo kultura-bisitaren bat egin nahi baduzu, eskatu aurrekontua konpromisorik gabe. Atsegin handiz lagunduko dizugu.

Gozatu Aste Santuaz!

TXOTX GARAIA EZIN GALDU!

- Uncategorized @eu

Otsailan gaude eta apiriliak bitarte, sagardotegi eta tolare guztiak zabalik daude.

Denak dakigu zein erakargarri eta ohitura polita den sagardo berriak probatzea eta horretarako Euskal Herri osoko sagardoegileak TXOTX egitea gonbidatzen gaituztebainan bereziki Astigarragan, Hernanin eta Usurbilen. Herri hauek ohituraz gain, festaz betetzen dira eta nahi eratako giroa aurki daiteke egunez baita gauez ere.

Sagardoegileak bere etxeetako ateak irekitzen ditu eta jaki goxoei laguntzeko TXOTX! esaten duen bakoitzean kupela desberdin bateko sagardoa eskeintzen digu probatu dezagun. Dastatze horrekin, errezago bereizi dezakegu gero, urtean zehar botilaratu den zein sagardo erosi eta kontsumitu dezakegun.

Sagardotegien jan-edanak hobeto disfrutatzeko garrantzitsua da zein garraio erabili, norbera kotxez, autobusa ala taxia. Taldean mugitzen bazarete Aizpurua Autobusak zuen zerbitzura dago. Lasai eta seguru ibiltzeko hartu konfidantzazko empresa.

On egin!

INAUTERIAK, GURE KALEAK KOLOREZ ETA ALAITASUNEZ BETETZEN DIRENEAN

- Uncategorized @eu

Inauteriak iritsi dira, gure herrietako eta hirietako kaleak alaitasunez betearazten dituzten jaiak. Tolosak ondo asko daki hori, han izaten baitira Euskadiko inauteri jendetsuenak eta ezagunenak. Ostegun eguerdian pregoia irakurri eta sei eguneko jaiei hasiera emango dien txupinazoa botako dute. Herriko txoko bakoitza alaitzeaz arduratuko dira musika eta txarangak, eta herri osoa kalera aterako da inauterietan parte hartzeko.

Tolosarrek graziaz eta trebetasunez egindako jantziak erakutsiko dituzte desfileetan; izan ere, Tolosan garrantzitsuena izpiritua da, ez handitasuna. Anima zaitez Inauteriazgozatzera, eta, mozorrorik ez baduzu, ez kezkatu, mantal zahar batekin eta kapela batekin aski duzu edota pijama eta zapatila batzuekin. Tolosan eta Lesakan, egun hauetan bereziki bilduko dira dibertitzen eta ongi jaten dakiten gazteak eta helduak.

Egun horietan, herri bakoitzean jai ezberdin bat antolatzen da. Era horretan, Aizpurua Autobusak enpresak guztioi inauteri ezin hobeak opa nahi dizkizue. Ibilgailurik hartu nahi ez baduzue, gogoratu minibusak baditugula segurtasunez eramateko.

ONDO PASA, PASA GABE!

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO KROSAREN 61. EDIZIOA, TRADIZIO HANDIKO PROBA

- Uncategorized @eu

Urtarrilak 31n, Donostiako Nazioarteko Krosaren 61. edizioa egingo da eta, bertan, nazioarte-mailan entzutetsuak diren kirolari-sorta zabalak hartuko du parte. Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako norgehiagoka, beti bezala, Zubietako Hipodromoenblematikoan izango da.

Krosa tradizio handiko lehiaketa da; ikusleek Donostiatik oinez 10 kilometroko ibilbideaegiten dute Club Vasco de Camping Elkarteko kide baten gidaritzapean. Eta, hipodromora iristen direnean, salda beroarekin egiten zaie harrera indarrak berreskura ditzaten eta barrena berotu dezaten. Guztiek ere familiarekin edo lagunekin kirol-goiz bikainaz gozatzeko aprobetxatzen dute abagunea, kategoria desberdinetan hainbat motako probak egiten baitira, horien artean, kadete, jubenil, promesa, junior, senior eta beteranoen mailan, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.

Autocares Aizpurua enpresa ere Zubietako hipodromoan izango da, proba honetara gonbidatutako nazioko nahiz nazioarteko eliteko kirolarien lekualdatzea babestuz. Luxuzko autobusak eskaintzen ditugu luxuzko bidaiarientzako eta gure gidariek arduraz eta seriotasunez artatuko dituzte.

Animo parte-hartzaile guztiei!.

DONOSTIAKO DANBORRADA, DONOSTIAKO TAUPADAK

- Uncategorized @eu

Hori da Donostiar guztiak eta gipuzkoar askok sentitzen duten poza. Danbor soinuak hiria alaitzen dute eta gure lagunak irrikaz ospatzen dute gaua eta eguna.

Elkarte guztiak ilusioz eta ardura haundiz prestatzen dituzte bere joaldiak, afariak, ibilbidea, txaranga eta jantziak. Zer esanik ez Haur danborradako partaideak!

Autobusean eramaten ditugu Udaletxeraino, dotore jantzita, famili osoaren emozioaz lagunduta, ez alferrik denek jai hartzen dute eta nabari da 24 orduetan zehar kaleak nola betetzen diren.

Egun batez itxasoko koloreaz jabetuz, dena da TXURI URDIN. Ondo pasa!.

ITZULI ELURRETARA ASTEBURU GUZTIETAN AUTOCARES AIZPURUAREKIN

- Uncategorized @eu

Eski-denboraldia iritsi da, baina, zergatik jada gipuzkoarrak ez dira lehen bezain sarri eskiatzera joaten? Urteetan zehar, txikitandik, eskiatzea sustatu izan da, kirol dibertigarria, familian praktika daitekeena, eta airea normalean arnasten duguna baino askoz ere puruagoa den natur inguruetan gauzatzen dena.

Beraz,Autocares Aizpurua enpresak tradizio hori berreskuratu nahi du eta, horretarako, Gourette eta Arrette (La Pierre de San Martin) eski-estazioetara eramango zaitu. Biak ere esparru paregabeetan kokatuak. Gourette anfiteatro natural batek inguratzen du, 2.500 metrotik gorako gailurrak gailentzen dira. Han, paseatu eta bistez gozatu dezakezu bertako edozein sukaldaritza-lokaletan zerbait hartzen duzun bitartean, deskonektatu edo dituen 32 eski-pistetan barrera eskiatu, zeinak, eskiatzaile trebeentzako nahiz hasiberrientzako prestaturik dauden.

Arette ere, Bearno eskualde frantziarraren eta Pirinio espainiarren artean kokatua, familian aisialdiaz gozatzeko eski-estazioa da. Basoetan barrena igarotzen diren 24 pista erakargarri ditu. Eskiatzeaz gain, beste hainbat jarduerez ere goza dezakezu, besteak beste, lera, erraketak, mountain bike eta elur gaineko patinajea edo “Big Airbag”.
Ez al duzu paraje idiliko horietan berriro eskiatu nahi?

Autobuses Aizpurua enpresak gauzak erraztuko dizkizu, nahiz eskiatzera nahiz paseatzera edo estazioak ezagutzera joan. Zu eta zure familia Donostian, Irunen edo Baionan jasoko zaituzte eta zuk gozatu baino ez duzu egin behar. Eta kontuan izan, gure gidariakprest egongo direla behar duzunean laguntzeko, zure bidaia esperientzia bikain baten zati izan dadin.

MUNGIAKO “OLENTZEROREN ETXERA” IRTEERA TRADIZIONALA

- Uncategorized @eu

Olentzero laster iritsiko da gure etxeetara opariz beteta. Baina Mari Dominginek Olentzerori opariak prestatzen laguntzen dion baserria ezagutu nahi? Leku magiko bat ezagutzera eramango zaituztegu; bertan, euskal mitologiako pertsonaia asko bizitzara itzultzen dira.

Olentzeroren baserria, Landetxo Goikoa, deitua, Mungian dago eta Bizkaiko zaharrena da. Han, gure tradizio guztiek bizirik diraute. Hango munduan sartzen bagara, kondairak kontatuko dizkigute eta leku ikusgarrietara bidaiatuko dugu, gure Olentzerok joko interaktibo ugari baititu eta, baita, 3D simulatzaile bat ere, euskal mitologiaren unibertsora eramango gaituena. Eta ez pentsa dibertsioa hor amaitzen denik. Izenaduba BasoaOlentzeroren etxea inguratzen du. Han, labirintoan galdu zaitezkete, Sorginen Baratzeko landare magikoak usaindu ditzakezue, Napo Astoa agurtu, bere bizkar gainean Euskal Herriko haur guztiei milaka opari emateaz arduratuko dena, eta Mari lurreko damaren leizean sartu. Baina ez ezazue asaldatu, nahi izanez gero ekaitza eragin baitezake. Tartalo erraldoia ere inguru hartan ibili ohi da; kontuz ibili, harriarekin buruan jo ez zaitzaten.

Ziur joateko grinez zaudetela, beraz, ez izan zalantzarik. Gure gidariek mundu magiko horretaranzko zuen bidaiari hasiera autobusera igotzean emango diete, behar duzuen guztian lagunduz. Izenaduba Basoaren ateetan jaso eta utziko zaituzte, inolako kezkarik gabe uneaz goza dezazuen.