-

Autocares Aizpurua

URTE BERRIA, ERRONKA BERRIAK

- Aizpurua autobusak, Aizpurua Autobusak, Ospakizunak

2019a indartsu dator, eta urtero lez Aizpurua Autobusek hitzordu garrantzitsuak aurreikusten ditugu.

Urte hasiera zuriz jantzia izango dugu, Piriniotara ski irteera ezberdinak eginez, naturak neguan eskaintzen dizkigun altxorraz gozatu ahal izango dugularik. Eta hartu dugun gozatu hau lagun artean ospatzeko aukera ere izango dugu, sagardotegi garaian zure alboan izango gaituzu eta.

Udaberrian kirolarekin bat egingo dugu, Zarautzko triatloia, Donosti Cup eta bestelako zenbait hitzordurekin hain zuzen. Eta nola ez, hainbeste maite ditugun ezkontza garaia. Izan ere gonbidatuen joan-etorriak, erosotasuna eta segurtasunak dira garrantzitsuena egun berezi horietan.

Udan gure gazteak udalekuetara eramango ditugu, eta gure herria bisitatzera datozen talde ezberdinen gidari izango gara, urte bukaera indarrez hartzeko.

Orduan etorriko dira ikasturte berria, enpresa afariak eta beste zenbait ekitaldi.

2019a indartsu dator bai, eta guk berari aurre egiteko indarra soberan dugu.

Sasoi berri on!

UDA ARRAKASTATSUA EUSKAL HERRIAN

- Gure txokoak

Euskal Herria bezalako toki gutxi dago munduan. Paraje ikusgarriak, gastronomia bikaina eta klima goxoa, ba al dagoz zerbait gehiago eskatzerik?

Gauzak horrela, turismoaren hazkundea nabarmena izan da uda honetan EAEn. Hala dio Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu den Alfredo Retortillok. Uztaila eta abuztua bitartean, EAEko hotel eta landetxeetan 345.000 erregistro berri inguru zenbatu dira, gehienak atzerritarrei dagokienak, bereziki Gipuzkoan gorakada jarraitu egonik, batez ere Donostian.

Zalantzarik gabe, Euskal Herrian turismoak hazkunde marjina du, baina errekorrak hausten ari da. Zentzu honetan, IBILTUR-en datuen arabera, Euskadin lo egiten duten %79ak aisialdiarekin lotzen du bere egonaldia, hauen artean ibilbide turistikoak egitearen joerak hazkunde nabarmena duelarik, %20 ingurukoa.

Uda bukatzear dago, baina Euskal Herriak urte osoan zehar eskaintzen ditu turismo aukera paregabeak, ezagutu itzazu gurekin batera!

UDARAN, UDALEKUAK NONNAHI!

- Aizpurua Autobusak

Ikasturte luze baten ondoren, gazteei iritsi zaie abentura unea. Udaran, Udalekuak nonahi! Usurbilgo Ziortza taldeko zenbait kide Peñaloscintosen (Errioxa) daude jada beraien udalekuez gozatzeko, eta beste batzuk Ozaetara, Bernedora eta beste hainbat tokitara joango dira. Haur eta gazte taldeak leku eta esperientzia berriak ezagutzen ibiliko dira uztaila eta abuztu osoan zehar.

Aprobetxa ezazue gazteok! Ondo pasa!

Bizikletaren eguna

- Deporte, Kirolak

Bide bazterrean hazitako familia, txikitatik errepidea presente. Anquetil, Bahamontes edo Merckx, gure etxe ondotik pasatzen ikusi ditugu, baita gogoz animatu.
Pasio hori etxean sartu zitzaigun, eta pasio horrek eraman zuen etxeko bat.

Bizikleta miresten ikasi genuen errepidea maitatzen, gurpil gainean edozein tokira iritsi ahal izanaren plazerra sentitzen. Gero Miguel Mari Lasa, Txomin Perurena edo Abraham Olano etorri ziren, eta beranduago Haimar Zubeldiak gure herria Frantziako Tourreko gailurretara eraman zuen.

Bizikleta beti izan da Aizpurua familiaren motorra, horregatik gaur, bizikletaren eguna dela, Zorionak ziklista guztiei!

AIZPURUA AUTOBUSAK WEDDING AWARDS 2018 GARRAIO KATEGORIAN

- Ospakizunak

Aizpurua Autobusak Wedding Awards 2018 sariarekin goraipatua izan da, garraio kategorian. Duela bost urtetik, Bodas.net-ek sari hauek banatzen ditu ezkontza sektoreko enpresek eskainitako bikaintasunari, eta jada erreferente bat bilakatu da bikoteek beraien egun handia antolatzerakoan.

Beste urte batez, Bodas.net, eskontza sektoreko liderrak, Wedding Awardas sariak banatu ditu enpresa eta sektoreko profesionalei esklusiboki bere zerbitzuak kontraturiko bikoteen iritzien arabera.

Garaikurrak sektoreko 41.000 enpresa baino gehiagoren %5ari ematen zaizkie, iritzi kopuru gehien eta kategoria bakoitzeko balorazio altuena jasotzen duten horiei, jarraikortasuna eta eskainitako zerbitzuaren kalitatea kontuan izanik.

ASTE SANTUAN NORA?

- Gure txokoak, Ospakizunak

Bertan da urteko lehen opor garai garrantzitsua, eta Aizpuruarrok zurekin batera bizi nahi ditugu. Ziurrenik, bidai aurreko prestaketetan harrapatuko zaitugu orain, eguraldi aurreikuspenak begiratzen, eraman beharreko arropa erabakitzen edo agian oraindik zer bisitatu jakin gabe.

Azken egoera honetan zaudeten guztiontzat galdera bat luzatzen dugu, ezagutzen al dituzue euskal gatzagak? Euskal Herriak bere osotasunean esploratuak izan beharreko txoko miresgarriak eskaintzen ditu, eta gatzagak dira dudarik gabe hauetako batzuk. Euskal Herrian mota ezberdinetako bi ditugu, Gesaltza-Añana eta Leintz-Gatzagakoak.

Gesaltza-Añanan gatza egoteko arrazoia duela 200 milioi urte bertan egon zen ozeano handi bat da, honen lurrunketak ebaporita-geruza handiak eragin zituen hondoan, gatzaren ustiapenerako egoera egokia utziz. Añanan bisita mota ezberdinak eskaintzen dira, bertaratutakoen beharrizanetara moldatuz, gatzagez gain inguru paregabe bat ezagutzeko aukera emanez.

Leintz-Gatzagan aldiz, XVI. mendean hasi ziren gatza ekoizten, Gipuzkoan gatz eskari handia baitzegoen besteak beste Ternuara bale bila zihoazen itsasontziak hornitzeko. Gorabehera ekonomien ondorioz, gatzaga 1954an itxi zen, 600 urteko aktibitatearen ondoren. Orain ordea, bertako historia ezagutzeko aukera paregabea dago.

Zalantzarik gabe, Euskal Herrian gatz ustiaketak pisu historikoa du, eta merezi du honen berri hartzea. Bisita ezazu gure herriaren urre zuria!

Txotx!

- Ospakizunak

Sagardotegi garaiaren unerik beroenean aurkitzen gara. Sagardoaren lurraldea munduko epizentro dugu. Usurbil, Astigarraga edo Hernaniko kaleak jai giroz, musika eta kolorez betetzen dira. Gozatzeko unea da.

Ekoizleen esanetan, aurtengo sagardoa orekatua, aromatikoa, arina eta kolore gutxiagokoa da, baina zein da zure iritzia?

Zatoz Sagardoaren lurralde magikora, dastatu gure edabe miresgarria eta bizi ezazu Txotxaren abentura.

Aizpurua Autobusak zure zerbitzura dituzu festa honetaz inolako kezkarik gabe gozatu ahal izateko. Autobus edo minibus eskaintza zabala zure beharrizanetara egokitzeko. Zeren zain zaude?

Herri bizia

- Gure txokoak

Usurbilen gaude, Gipuzkoako bihotzean. Zumetak margoturiko herrian. Artzeren letrek kantatutako herrian. Gipuzkoar sagardo gorenak bustiriko herrian. Oria ibaiaren urek bainaturiko herria, euskaraz bizi den herria, kirolari eta monumentuen herria.
Usurbil, Aizpuruaren herria. Zatoz eta bisita gaitzazu!

Donostia, bakarra munduan

- Ospakizunak

Bagera, gu ere bai, gu beti pozez, beti alai, betialai. Poztasunez iristen da urtero Donostia eguna, Gipuzkoarron jai berezia. Eguraldia oso Donostiarra beti, bihar ere ezin zen ezberdina izan, euria da-ta, euria-da. Baina hori ez da arazo guretzat, zapi urdin, barrilak eta danborrak kalera aterako gara martxara, Donostiaren sinfoniaz gozatzera.

Urtez-urte, belaunaldiz belaunaldi, guztiok batzen gara erritmo berean hiriko txoko ezberdinetatik hiria dantzan jartzera; txiki, gazte, heldu… ez dago adinik ospatzera ateratzeko, lagun eta familiartean kalerik kale, umore ona zabaltzeko.

Beraz, gaurtandik gerora, penak zokora! Festara! Dantzara!

Aizpurua Autubusak en emozioz bizi dugu eguna eta primeran pasa dezazuela opa dizuegu. Era berean, Richard Oribe igerilari paralimpiarra zoriontzeko aprobetxatu nahi dugu, bera baita aurtengo Urrezko Danborra, Donostiarrek boto bidez erabakita.

18.000 heldu, 8.000 ume eta 143 danborrada. Donostia, bakarra munduan.