Negu garaian elurraz gozatzea baino aukera hoberik aurkitzea zaila izan ohi da, eta hori kontutan izanik, Aizpuruatarrok eskiatzera joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. N’PY eski estazioetako arduradunek antolatzen dituzten txangoei esker, gure Euskal Himalaya deskubritzeko aukera izango duzue. Pirinioetan familia, zein lagunekin gozatu bat hartzeko edozein une da egokia. Aizpurua Autobusek astebururo joaten da Gourettera larunbatetan eta Arettera igandetan, Donostiatik goizeko 6:15tan eta Behobiatik 6:45tan irtenda. Berdin dio zein den zure maila, N’PY estazioetan hasiberri, zein adituentzako aktibitateak aurkituko dituzu eta.

Aizpurua autobusean tokia hartu, Piriniotarako bidea eroso egin eta luzaro iraungo duen oroitzapenarekin itzuli, bizi ezazu abentura!

Elurretarako plana antolatzen hasteko laguntzarik behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.