Aizpurua Autobusak 50.urteurrena ospatu du aurten. Gertu ditugun pertsonekin izan gara oroitzapenak orainera ekarri eta etorkizunera begiratzeko. Hemen dituzue Beñat Arnaizen hitzak (triatleta), bideo korporatiboaren gure protagonista.

“Aizpurua eta nik berdintasun nahikoa dugu. Nik uste dut seriotasun maila handia bat izan behar duzula, bai txofer izateko, bai triatleta izateko; noski, berdintasun handiena da biok bidean edo karreteran ibiltzen garela.

Niretzako ohorea da. Horrelako enpresa serio eta ezagun batek nire irudiarekin bat egitea eskertzekoa da. Aizpurua, zorionak eta jarraitu bide berdinetik. 50 urte egin badituzue, oraindik baduzue bidea egiteko. Jarraitu orain arte moduan!

Mila esker eta urte askotarako, Beñat.