Category

Kirolak

Bizikletaren eguna

- Deporte, Kirolak

Bide bazterrean hazitako familia, txikitatik errepidea presente. Anquetil, Bahamontes edo Merckx, gure etxe ondotik pasatzen ikusi ditugu, baita gogoz animatu.
Pasio hori etxean sartu zitzaigun, eta pasio horrek eraman zuen etxeko bat.

Bizikleta miresten ikasi genuen errepidea maitatzen, gurpil gainean edozein tokira iritsi ahal izanaren plazerra sentitzen. Gero Miguel Mari Lasa, Txomin Perurena edo Abraham Olano etorri ziren, eta beranduago Haimar Zubeldiak gure herria Frantziako Tourreko gailurretara eraman zuen.

Bizikleta beti izan da Aizpurua familiaren motorra, horregatik gaur, bizikletaren eguna dela, Zorionak ziklista guztiei!

Bazatoz elurretara?

- Deporte, Kirolak

Negu garaian elurraz gozatzea baino aukera hoberik aurkitzea zaila izan ohi da, eta hori kontutan izanik, Aizpuruatarrok eskiatzera joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. N’PY eski estazioetako arduradunek antolatzen dituzten txangoei esker, gure Euskal Himalaya deskubritzeko aukera izango duzue. Pirinioetan familia, zein lagunekin gozatu bat hartzeko edozein une da egokia. Aizpurua Autobusek astebururo joaten da Gourettera larunbatetan eta Arettera igandetan, Donostiatik goizeko 6:15tan eta Behobiatik 6:45tan irtenda. Berdin dio zein den zure maila, N’PY estazioetan hasiberri, zein adituentzako aktibitateak aurkituko dituzu eta.

Aizpurua autobusean tokia hartu, Piriniotarako bidea eroso egin eta luzaro iraungo duen oroitzapenarekin itzuli, bizi ezazu abentura!

Elurretarako plana antolatzen hasteko laguntzarik behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

aizpurua-autobusak-autobuses-gipuzkoa-real-sociedad-bus-cabecera-blog

REALAREKIN ESTREINATZEN

- Kirolak

Azteazkenean, uztailak 12, Real Sociedad taldea, bere txuri-urdin autobus berria aurkeztu eta aurrera begira etorriko diren bidai eta bizipenak elkarrekin ospatzera gonbidatu genuen.

Nekane Soria kontseilaria, Eusebio Sacristan entrenatzailea, Juan Carlos Andres bigarren entrenatzailea eta jokalari ugari izan ziren bertan eta harriturik gelditu ziren “etxe mugikorrarekin”; beste behin, maitagarri eta alai egon ziren Aizpurua Autobusak osatzen dugun taldearekin. Autobus berria, irudi berria… Europari begira jartzeko prest, ilusioz beteriko denboraldi berrian indar guztiak jarrita.

Autobusari dagokionez, `Irizar i8´ modeloa da, 47 pertsonentzako lekua duena; txuri urdin klubarentzako espreski diseinaturik, azken puntako teknologiaz horniturik segurtasun neurri berriekin eta taldearen erosotasuna bermatzeko prest.

Arratsaldean Zubietan ikusgai egon zen jarraitzaileak ikus zezaten, eta bihar, uztailak 15, Elgoibarrera joateko piztuko dugu motorea, udako lagunartekoei hasiera emateko.

Egun berezi honek utzitako argazkiekin uzten dizuegu:

De estreno con la Real Sociedad

Aizpurua Realarekin!

- Kirolak

Azkeneko 40 urteetan Realaren beharrak ase ditugu: ibilgailu esklusiboak, pertsonala, kudeaketa…

Aizpurua autobusak bat egiten du kirolariei erakusten zaien baloreekin. Gainera, Realak bere bazkide gipuzkoarrei ematen dien zerbitzua eskaintzen dugu Arrasaten, Bergaran, Mutrikun, Oñatin eta Legazpin, besteak beste. Reala Gipuzkoa mailan erreferente den arren, beste hainbat elkartek ere gure zerbitzu, garantia eta aholkularitzan konfiantza jarri dute.