Hori da Donostiar guztiak eta gipuzkoar askok sentitzen duten poza. Danbor soinuak hiria alaitzen dute eta gure lagunak irrikaz ospatzen dute gaua eta eguna.

Elkarte guztiak ilusioz eta ardura haundiz prestatzen dituzte bere joaldiak, afariak, ibilbidea, txaranga eta jantziak. Zer esanik ez Haur danborradako partaideak!

Autobusean eramaten ditugu Udaletxeraino, dotore jantzita, famili osoaren emozioaz lagunduta, ez alferrik denek jai hartzen dute eta nabari da 24 orduetan zehar kaleak nola betetzen diren.

Egun batez itxasoko koloreaz jabetuz, dena da TXURI URDIN. Ondo pasa!.