Urtarrilak 31n, Donostiako Nazioarteko Krosaren 61. edizioa egingo da eta, bertan, nazioarte-mailan entzutetsuak diren kirolari-sorta zabalak hartuko du parte. Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako norgehiagoka, beti bezala, Zubietako Hipodromoenblematikoan izango da.

Krosa tradizio handiko lehiaketa da; ikusleek Donostiatik oinez 10 kilometroko ibilbideaegiten dute Club Vasco de Camping Elkarteko kide baten gidaritzapean. Eta, hipodromora iristen direnean, salda beroarekin egiten zaie harrera indarrak berreskura ditzaten eta barrena berotu dezaten. Guztiek ere familiarekin edo lagunekin kirol-goiz bikainaz gozatzeko aprobetxatzen dute abagunea, kategoria desberdinetan hainbat motako probak egiten baitira, horien artean, kadete, jubenil, promesa, junior, senior eta beteranoen mailan, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.

Autocares Aizpurua enpresa ere Zubietako hipodromoan izango da, proba honetara gonbidatutako nazioko nahiz nazioarteko eliteko kirolarien lekualdatzea babestuz. Luxuzko autobusak eskaintzen ditugu luxuzko bidaiarientzako eta gure gidariek arduraz eta seriotasunez artatuko dituzte.

Animo parte-hartzaile guztiei!.