Ekainaren 11tik 14ra, EGOR 2015 (European Golden Oldes Rugby Festival) ospatuko da Donostian, Europako Errugbiko Beterano Txapelketa.

Bera-Bera Klubak antolatu du, zenbait egunez, Europa osotik etorritako beteranoekin batera errugbiaz gozatzeko.

Norgehiagokak ikusiz gozatzeko zubietako Realaren kirol-instalazioetara jo beharko duzue.

Mila esker Bera-Bera Klubari jokalariak garraiatzeko Aizpurua Autobusak kontuan izateagatik.

Bertan ikusiko gara!