Aizpurua Autobusek Olentzeroren eta bere lagunen etxea ezagutzera zaramatzate. Txikitxoek leku magiko honetan gure Olentzero ezagutuz gozatu dezaten pentsatutako txango bikaina.

Bi lekutan bisitatu daiteke. Horietako bat Legazpiako Mirandaolan dago. Bertan, Olentzeroren ikazkin lana, Maridomingirekin Napoleon astoarekin duen harremana ezagutu ditzakegu ipuin-kontalari baten bidez, eta aldi berean, Mirandaolako burdinola bisitatu. Azkenik, burdinolako labean erretako gaztaina eder batzuk jan.

Bestea, Mungian kokatuta dagoen Izenaduba Basoa deituriko Euskal Herriko lehen parke mitologikoan dago. Bertan, haurrek gozatzearekin batera gure mitologiako istorio eta pertsonaiak ezagutzeko aukera dute. 6.000 metro koadro ekintza inguru ditu!

Aspertzea ezinezkoa da, animatuko zarete? Eskatu konpromisorik gabeko aurrekontua 943 36 32 90 telefonora deituz, edo nahiago baduzue honako fitxategia bete eta zuekin kontaktuan jarriko gara ahal bezain azkar.

Gainera, gure Twitter edo Facebook kontuen bidez egunero argitaratzen ditugun berriak ezagutu ditzakezue. Zuen zain gaude!