Inauteriak iritsi dira, gure herrietako eta hirietako kaleak alaitasunez betearazten dituzten jaiak. Tolosak ondo asko daki hori, han izaten baitira Euskadiko inauteri jendetsuenak eta ezagunenak. Ostegun eguerdian pregoia irakurri eta sei eguneko jaiei hasiera emango dien txupinazoa botako dute. Herriko txoko bakoitza alaitzeaz arduratuko dira musika eta txarangak, eta herri osoa kalera aterako da inauterietan parte hartzeko.

Tolosarrek graziaz eta trebetasunez egindako jantziak erakutsiko dituzte desfileetan; izan ere, Tolosan garrantzitsuena izpiritua da, ez handitasuna. Anima zaitez Inauteriazgozatzera, eta, mozorrorik ez baduzu, ez kezkatu, mantal zahar batekin eta kapela batekin aski duzu edota pijama eta zapatila batzuekin. Tolosan eta Lesakan, egun hauetan bereziki bilduko dira dibertitzen eta ongi jaten dakiten gazteak eta helduak.

Egun horietan, herri bakoitzean jai ezberdin bat antolatzen da. Era horretan, Aizpurua Autobusak enpresak guztioi inauteri ezin hobeak opa nahi dizkizue. Ibilgailurik hartu nahi ez baduzue, gogoratu minibusak baditugula segurtasunez eramateko.

ONDO PASA, PASA GABE!