Eski-denboraldia iritsi da, baina, zergatik jada gipuzkoarrak ez dira lehen bezain sarri eskiatzera joaten? Urteetan zehar, txikitandik, eskiatzea sustatu izan da, kirol dibertigarria, familian praktika daitekeena, eta airea normalean arnasten duguna baino askoz ere puruagoa den natur inguruetan gauzatzen dena.

Beraz,Autocares Aizpurua enpresak tradizio hori berreskuratu nahi du eta, horretarako, Gourette eta Arrette (La Pierre de San Martin) eski-estazioetara eramango zaitu. Biak ere esparru paregabeetan kokatuak. Gourette anfiteatro natural batek inguratzen du, 2.500 metrotik gorako gailurrak gailentzen dira. Han, paseatu eta bistez gozatu dezakezu bertako edozein sukaldaritza-lokaletan zerbait hartzen duzun bitartean, deskonektatu edo dituen 32 eski-pistetan barrera eskiatu, zeinak, eskiatzaile trebeentzako nahiz hasiberrientzako prestaturik dauden.

Arette ere, Bearno eskualde frantziarraren eta Pirinio espainiarren artean kokatua, familian aisialdiaz gozatzeko eski-estazioa da. Basoetan barrena igarotzen diren 24 pista erakargarri ditu. Eskiatzeaz gain, beste hainbat jarduerez ere goza dezakezu, besteak beste, lera, erraketak, mountain bike eta elur gaineko patinajea edo “Big Airbag”.
Ez al duzu paraje idiliko horietan berriro eskiatu nahi?

Autobuses Aizpurua enpresak gauzak erraztuko dizkizu, nahiz eskiatzera nahiz paseatzera edo estazioak ezagutzera joan. Zu eta zure familia Donostian, Irunen edo Baionan jasoko zaituzte eta zuk gozatu baino ez duzu egin behar. Eta kontuan izan, gure gidariakprest egongo direla behar duzunean laguntzeko, zure bidaia esperientzia bikain baten zati izan dadin.