Aizpurua Autobusak 50.urteurrena ospatu du aurten. Gertu ditugun pertsonekin izan gara oroitzapenak orainera ekarri eta etorkizunera begiratzeko. Hemen dituzue Jon Isasisasmendiren hitzak (Irizar).

“Guretzat Aizpurua erreferente bat da. Modelo guztiak gureak dira, bere kotxe guztiak gure karrozeriarekin eginak daude. Bezero bezala, gure baloreekin bat dator, fideltasuna mantentzen duen bezero bat da… Aizpurua izenarekin edo Aizpuruari esker kotxe asko saldu izan ditugu. Asko maite dugun familia bat da, etxekoak.

Beste 50 urtean horrela jarraitzeko esango nieke; eta gu, euren bidelagun.”

Mila esker eta urte askotarako, Jon.