ENPRESAREN KALITATEA IPARRA DA, ERRONKA ETA EGUNEROKO KONPROMISOA
Aizpurua Autobusak S.L. enpresan kalitatea iparra da, erronka eta gure jarduerako eguneroko konpromisoa:
- Ibilgailuak eta irudia: Guztiak berriak eta dotoreak, seguruak eta erosoak. Autobusak berritzeko irizpide zorrotza (8 urtetik beherakoa).
- Materialak: Bidaiarien konfortean eragiten duten material eta osagarrien aukeraketa zorrotza egiten dugu: besaulkiak, intsonorizazioa, audioa…
- Pertsonala: Gidariak egunero ahalegintzen dira bezeroak asebetetzen. Une oro laguntzeko prest egoten dira eta arau guztiak ezagutu eta betetzen dituzte.
- Arreta: Aizpurua Autobusak S.L. enpresak uneoro komunikazio bide guztiak zabalik ditu bezeroek ohiko zein ezohiko egoeratan dituzten kezka edo zalantzak argitzeko.
- Bermea: 24 orduko Scania asistentzia errepidean eta aseguru estaldura zabala (ikus urteroko ziurtagiria).