Aizpurua Autobusak 50.urteurrena ospatu du aurten. Gertu ditugun pertsonekin izan gara oroitzapenak orainera ekarri eta etorkizunera begiratzeko. Hemen dituzue Maite Azkoagaren (Real Hockey-eko kapitai oiha) hitzak, gure bidelaguna izan eta izaten jarraituko dena.

“Uste dut 12-13 urte daramatzagula Aizpuruarekin bidaiatzen. Ia bide guztiak txofer berdinarekin egin ditugu, gutako bat izango balitz bezala; hainbeste ordu pasa behar baldin badituzu pertsona batekin horrelako erlazio on bat edukitzea sanoa eta polita da, ezta? Oso atsegina.

Gaurkoan, jende asko elkartu gara eta nik uste oso polita dela, bai guretzat eta bai Aizpuruarentzat ere, hainbeste maitasun ikustea”.

Mila esker eta urte askotarako, Maite.