Olentzero laster iritsiko da gure etxeetara opariz beteta. Baina Mari Dominginek Olentzerori opariak prestatzen laguntzen dion baserria ezagutu nahi? Leku magiko bat ezagutzera eramango zaituztegu; bertan, euskal mitologiako pertsonaia asko bizitzara itzultzen dira.

Olentzeroren baserria, Landetxo Goikoa, deitua, Mungian dago eta Bizkaiko zaharrena da. Han, gure tradizio guztiek bizirik diraute. Hango munduan sartzen bagara, kondairak kontatuko dizkigute eta leku ikusgarrietara bidaiatuko dugu, gure Olentzerok joko interaktibo ugari baititu eta, baita, 3D simulatzaile bat ere, euskal mitologiaren unibertsora eramango gaituena. Eta ez pentsa dibertsioa hor amaitzen denik. Izenaduba BasoaOlentzeroren etxea inguratzen du. Han, labirintoan galdu zaitezkete, Sorginen Baratzeko landare magikoak usaindu ditzakezue, Napo Astoa agurtu, bere bizkar gainean Euskal Herriko haur guztiei milaka opari emateaz arduratuko dena, eta Mari lurreko damaren leizean sartu. Baina ez ezazue asaldatu, nahi izanez gero ekaitza eragin baitezake. Tartalo erraldoia ere inguru hartan ibili ohi da; kontuz ibili, harriarekin buruan jo ez zaitzaten.

Ziur joateko grinez zaudetela, beraz, ez izan zalantzarik. Gure gidariek mundu magiko horretaranzko zuen bidaiari hasiera autobusera igotzean emango diete, behar duzuen guztian lagunduz. Izenaduba Basoaren ateetan jaso eta utziko zaituzte, inolako kezkarik gabe uneaz goza dezazuen.