Azteazkenean, uztailak 12, Real Sociedad taldea, bere txuri-urdin autobus berria aurkeztu eta aurrera begira etorriko diren bidai eta bizipenak elkarrekin ospatzera gonbidatu genuen.

Nekane Soria kontseilaria, Eusebio Sacristan entrenatzailea, Juan Carlos Andres bigarren entrenatzailea eta jokalari ugari izan ziren bertan eta harriturik gelditu ziren “etxe mugikorrarekin”; beste behin, maitagarri eta alai egon ziren Aizpurua Autobusak osatzen dugun taldearekin. Autobus berria, irudi berria… Europari begira jartzeko prest, ilusioz beteriko denboraldi berrian indar guztiak jarrita.

Autobusari dagokionez, `Irizar i8´ modeloa da, 47 pertsonentzako lekua duena; txuri urdin klubarentzako espreski diseinaturik, azken puntako teknologiaz horniturik segurtasun neurri berriekin eta taldearen erosotasuna bermatzeko prest.

Arratsaldean Zubietan ikusgai egon zen jarraitzaileak ikus zezaten, eta bihar, uztailak 15, Elgoibarrera joateko piztuko dugu motorea, udako lagunartekoei hasiera emateko.

Egun berezi honek utzitako argazkiekin uzten dizuegu:

De estreno con la Real Sociedad