Wedding Plannerra zara? Badakizu ezkontza baten arrakasta xehetasun txikietan dagoela: loreak, argiztapena, musika… Baina, pentsatu al duzu gonbidatuen garraioa esperientzia horren parte izan daitekeela?
Otsaila, maitasunaren hilabetea, amaitzen ari den honetan, ezkontza denboraldiari begira jartzeko garaia da. Ezberdintasuna markatuko duen zerbaiten bila bazabiltza, gure “Artea mugimenduan” autobusak ziur ezkongaiak eta gonbidatuak zeharo harrituko dituela.
Aizpurua Autobusak-en, badakigu ezkontza bakoitza bakarra dela, eta horregatik jartzen dugu gure “Artea mugimenduan” autobusa zure eskura. Ez da autobus soil bat; mugimenduan dabilen maitasunaren eta ilusioaren ikurra da.

Zergatik gomendatu ”Artea mugimenduan” zure bikoteei?
- Lehen inpresio ahaztezina. Gonbidatuak autobusean igotzen direnean, festaren parte direla sentituko dute lehen segundotik. Bihotzez betetako diseinuak giro berezia sortzen baitu hasieratik.
- Argazki saioetarako elementu berezia. Ezkonberriek zein gonbidatuek argazki dibertigarri eta desberdinak atera ditzakete autobusaren aurrean. Wedding Planner bezala, badakizu sareak gustoko dituen edonorentzat, aukera paregabea dela.
- Estiloz jantzia: Segurtasuna eta diseinua eskutik helduta joango dira ezkonberrien egun handian. Ez da edozein autobus, “Ezkontzetako Autobusa” da.
Logistika kudeatzeaz gain, emozioak mugitzea ere gustatzen zaigu. Hurrengo ezkontza elkarrekin ahaztezin bilakatzera animatzen zara?

Sustitución de tacógrafos financiados por Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU