Skip to main content
-

Aizpurua Autobusak

destakatua 1

Ezagutu Aizpurua Autobusak-en flota: bidaia bakoitzera egokitutako ibilgailuak

- Aizpurua Autobusak, Aizpurua autobusak

Talde bidaia bat, enpresa ekitaldi bat edo gure bizitzako egunik garrantzitsuena antolatzen dugunean, garraioa ondo aukeratzea funtsezkoa da. Kontua ez da toki batetik bestera joatea soilik; bideaz, erosotasunaz eta segurtasunaz gozatzea ere bada.

Aizpurua Autobusak Autocares

Aizpurua Autobusak-en gurekin bidaiatzen duen talde bakoitza berezia da. Horregatik, edozein beharretara egokitzen den flota moderno, anitza eta erabat hornitua dugu. Gure ibilgailuak ezagutu nahi dituzu? Hemen dituzu xehetasun guztiak:

Minibusak: talde txikientzat 

Familia irteera bat, enpresa transfer txiki bat edo lagunarteko txango bat antolatzen ari bazara, gure minibusak aukera paregabea dira. Edozein errepidetan mugitzeko behar den bizitasuna eskaintzen dute, erosotasunari uko egin gabe.

  • Edukiera: 19, 24 eta 27 eserleku.

Autobus Estandarrak: zerbitzu mota guztietarako

Erabilera anitzeko autobusak dira. Eskola garraioa, kirol kluben joan-etorri edo bidaiak, bidaia agentzietako edo bestelako txangoetarako. Talde ertain eta handientzat bidaia eroso, seguru eta eraginkorra bermatzen dute.

Egun bereziak ahaztezinak izan daitezen “Artea mugimenduan” autobus esklusiboa ere badugu; diseinu eta nortasun bereziko ibilgailua da, ezkontza eta ospakizun berezietako garraioei dotoretasun, originaltasun eta bereizgarritasun ukitu bat emateko diseinatua.

  • Edukiera: 55 eta 59 eserleku.

Egokitutako Autobusak: irisgarritasuna bermatuta

Inklusioa eta irisgarritasuna funtsezkoak dira guretzat. Gure flotan gurpildun aulkian doazen pertsonei sarrera azkar, seguru eta erosoa bermatzen dieten plataformadun autobusak ditugu.

  • Edukiera: 1 eta 3 gurpil-aulkientzako prestatuak.

Luxuzko Autobusak: bidaiatu business klasean 

Ibilbide luzeetarako zein VIP bezeroentzat prestatuak. Ibilgailu hauek eserleku kopuru murritzagoa dute, bidaiarien artean espazio zabalagoa eta goi-mailako erosotasun guztiekin hornituta daude

  • Edukiera: 44 eserleku.

Edukiera Handiko Autobusak: bi solairukoak

60 pertsona baino gehiagoko talde bat mugitu behar duzue? Gure bi solairuko autobusak dira irtenbiderik onena, erosotasun estandar altuenari eutsiz.

  • Edukiera: 80 eserleku.

Zure helmuga edozein dela ere, zurekin bidaiatzen dugu

Aizpurua Autobusak-en esperientzia, segurtasuna eta azken belaunaldiko flota uztartzen ditugu errepidean esperientziarik onena eskaintzeko.

Zure hurrengo bidaia, ezkontza edo enpresa ekitaldia antolatzen ari zara? Jarri gurekin harremanetan eta zure taldera gehien egokitzen den ibilgailua aukeratzen lagunduko dizugu.

Aizpurua 035

Bolantearen atzean: ezagutu Iker Puertas

- Aizpurua autobusak, Aizpurua Autobusak
Iker Puertas conductor Aizpurua Autobusak gidaria

Bidaia eta autobus bakoitzaren atzean pertsona aparten istorioak daude. Gaur Iker Puertas aurkeztuko dizuegu, gure langile moldakorrenetako bat, zeinak erakutsi digun inoiz ez dela berandu lan-bizitzari buelta eman eta amets bat betetzeko.

2023an lan-norabidea aldatu eta autobus baten bolantearen atzean jartzea erabaki zuen, betidanik arreta deitu dion sektorea izan baita. Gaur, hiru urte pasatxora, Aizpurua Autobusaken lantaldeko funtsezko pieza bihurtu da.

Egunerokotasun dinamikoa: gidaria, mantenua

Ikerren egunerokoa berezia egiten duena bere balioaniztasuna da. Enpresan duen rola ezin hobeto egokitzen da urtaroen erritmora:

  • Goi-denboraldian errepidea da bere lehentasun nagusia, gure bidaiariei zerbitzurik onena eskainiz.
  • Behe-denboraldian autobusak sakon garbitzeaz eta garajea mantentzeaz arduratzen da, flota beti distiratsu eta prest dagoela ziurtatuz.
  • Tarte libreetan, bere zaletasunetako bat aprobetxatu eta Instagram konturako edukia sortzen du.
Iker Puertas conductor Aizpurua Autobusak gidaria

“Gehien gustatzen zaidana autobus handiak gidatzea da. Baina ofizio honetan gakoa gehiegi ez fidatzea da; tonaje handiko ibilgailuak direnez, edozein despiste garesti atera daiteke”, kontatzen digu berezkoa duen arduraz.

Errepidean: musika, paisaiak eta anekdota txiki bat

  • Bere ezinbestekoak: inoiz ez zaizkio falta eguzkitako betaurrekoak eta, jakina, musika onarekin gidatzea.
  • Itsasoa ala mendia? “Kostaldea gehiago gustatzen zait, itsasoak lasaitasun handia transmititzen dit, nahiz eta barnealdeak ere oso paisaia politak dituen”. Gurekin bidaiatzen duen edonorentzat bere gomendiorik onena gure kostaldeko herri zoragarrietako ibilbideak dira.
  • Lan guztietan bezala, beti dago oroimenerako uneren bat edo beste. Ikerrek bere despiste txiki bat aitortu digu: “Bost autobus geunden ikastetxe batean. Nahastu egin nintzen berria zen lankide bati zegokion bide-zenbakiaren kartelarekin. Lankideak bere ibilbidea buruz ikasia zuen… Nire zerbitzua egin behar izan zuen gixajoak, eta nik berea. Hasieran sustoa eraman zuen arren, azkenean dena ondo atera zen eta anekdota batean geratu zen”.
DSC 6244 3

Udaberrian bidaiatu Aizpurua Autobusak-ekin!

- Uncategorized @eu

Iritsi da eguraldia lagun, kanpoko planez gozatzeko garaia.

Aizpurua Autobusak-en badakigu hilabete hau gustukoa dela denontzat: irteera kulturalak, lagun arteko bazkariak edo natura deskubritzeko egun osoko planak antolatzeko garaia da.

Gure helburua ez da bidaia bat egiten laguntzea soilik; bidea zuretzat erraza, segurua eta erosoa izatea da. Zuk helmuga aukeratu, eta gu arduratuko gara zuek eramateaz, errepideaz kezkatu beharrik izan gabe.

DSC 6244 2

Inspirazio bila zabiltza? Hona hemen maiatzeko eguraldi ederra aprobetxatzeko Aizpurua Autobusak-ekin antolatu ditzakezun zenbait proposamen:

Nafarroa eta Errioxa

Maiatzean, mahastiek kolore berde bizia hartzen dute. Plan bikaina da taldean Arabar Errioxako edo Nafarroako Erriberako herri ederretara jotzea. Bisitatu Guardia edo Erriberriko gaztelua, eta borobildu plana upategi bat bisitatuz.

Denok gozatu dezakezue ardo-dastaketaz edo bazkari on batez, gidatzeaz eta aparkatzeaz gu arduratuko gara!

Iparraldea

Lapurdi eta Nafarroa Behereako kostaldeak eta barnealdeak distira berezia dute udaberrian. Eman paseo bat Biarritzeko itsaslabarretan, galdu zaitez Donibane Lohizuneko kaleetan eta deskubritu itzazu Sara bezalako herritxo ederrak.

Iparraldeko txokorik politenetan utziko zaituztegu, aparkaleku bila ibiltzeko denborarik galdu gabe, eta herri desberdinak modu erosoan bisitatzeko aukerarekin!

Kantabria

​​Mendia eta aire garbia nahiago badituzu, maiatza hilabete aproposa da oraindik udan egiten duen beroa iritsi ez delako. Irteera bat egin dezakezu Europako mendi inguruetara edo Kantabriako haran sakonetara, naturaren osotasunean murgildu zaitezen.

Aizpurua Autobusak-ekin mendiko errepideak ez dira arazo izango. Gure gidari profesionalek segurtasun osoz eramango zaituzte gailurretik gertu dauden herrietara.

Zatoz gurekin udaberrian paisaia berriez eta momentu ahaztezinez gozatzera!

DSC 6356 1

Aizpurua Autobusak, zure ekitaldian aldea markatzen duen garraioa

- Uncategorized @eu

Kongresu, konbentzio eta enpresa-ekitaldien garaia martxan da dagoeneko. Topaketa profesional arrakastatsu bakoitzaren atzean antolaketa bikaina dago… eta zehaztasunez funtzionatzen duen garraio zerbitzua. Aizpurua Autobusak-en badakigu ez dela pertsonak lekualdatzea soilik; puntualtasunez, erosotasunez eta kezkarik gabe iristeko lasaitasuna eskaintzea dela benetan garrantzitsua.

Zergatik aukeratu Aizpurua Autobusak?

Konfiantza sortzen duen puntualtasuna
Lan-ingurunean ordutegiak ez dira negoziagarriak. Horregatik, zerbitzu bakoitza aldez aurretik planifikatzen dugu, ibilbideak, sarbideak eta gerta daitezkeen gorabeherak aztertuz.
Gipuzkoa eta inguruko eremuen ezagutza sakonari esker, joan-etorri arinak eta zehatzak bermatzen ditugu.

Ekitaldi bakoitzerako flota moldakorra
Flota zabal eta modernoa dugu: luxuzko ibilgailuak zein talde handientzako edukiera handiko autobusak. Zerbitzu bakoitza modu pertsonalizatuan aztertzen dugu, irtenbiderik egokiena eskainiz eta bidaiari guztientzat erosotasuna eta lasaitasuna bermatuz.

Erosotasuna eta segurtasuna ibilbide bakoitzean
Gure flota bidai eroso eta segurua eskaintzeko prestatuta dago. Aldizkako errebisio eta mantentze lan zorrotzak egiten ditugu gure instalazio propioetan, ezustekoak ahalik eta gehien murrizteko.
Lasaitasuna ez baita garaiz iristea bakarrik; dena kontrolpean dagoela sentitzea.

Xehetasun guztiak zaintzen dituen talde profesionala
Gure gidariak zerbitzuaren funtsezko parte dira: esperientziadun profesionalak, gertuko tratua eta zerbitzu-bokazioa dutenak, bidaiariak diskrezioz eta adeitasunez laguntzen dituztenak.

Badakigu enpresa-ekitaldietan xehetasun bakoitzak balio haundia duela eta lehen kilometrotik zuen proiektuaren parte gara.

DSC 6356

DSC 1557 2 scaled

Sagardotegi garaiaz gozatzeko, erreserbatu autobusa!

- Aizpurua Autobusak

Sagardotegi garai bete-betean gaude eta Aizpurua Autobusak-en zure bidelagun izan nahi dugu! Lagunarteko bazkariak eta afariak antolatzeko unea da, baina plan honek beti dakar galdera bera: nork gidatuko du?

Guk argi daukagu: sagardotegiaz gozatzea eta bideko segurtasuna eskutik joan behar dira. Gozatu sagardoaz eta lagunarteaz, gu arduratuko gara joan-etorriaz. Segurtasunez, lasaitasunez eta konfiantzaz bidaiatu gurekin.

Zergatik aukeratu Aizpurua Autobusak?

  • Segurtasuna eta konfiantza: Ahaztu kontrolak eta errepideko kezkak. Gure gidari profesionalak arduratuko dira garraioaz.
  • Esperientzia borobila: Aprobetxatu aukera Sagardo Etxea ezagutzeko; ordubeteko bisita gidatuan Txotx kulturaren eta gure historiaren zati garrantzitsu bat ezagutuko duzue. Euskal tradizioan murgiltzeko esperientzia paregabea!
  • Sagardobusa: Sagardobus plataformako antolatzaileekin elkarlanean jarduten gara larunbatero Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Aginagako sagardotegietara joateko.
  • Taldea batera eta eroso: Barreak eta giro ona autobusean hasten dira. Behar duzuen tokian jasoko zaituztegu eta zuzenean sagardotegira eramango zaituztegu, aparkaleku bila ibili gabe.
  • Denontzako tokia: Koadrila txikia izan ala enpresa handi bat, gure flota edozein talde tamainara egokitzen da.
DSC 1557 1

Nola antolatu garraioa gurekin?

Oso erraza da! Taldeko arduraduna bazara, jarraitu urrats hauek:

  1. Aukeratu data eta ordua: Zehaztu noiz joan nahi duzuen eta non jaso behar zaituztegun.
  2. Eskatu aurrekontua: Webgunetik edo deitu iezaguzu zuzenean.
  3. Erreserba egin: Behin lotuta, hurrengo kezka bakarra “Txotx!” egitea izango da.

Gogoratu erreserba azken ordura arte ez uzteaz. Has gaitezen martxan! Txotx!

Informazio gehiago eta erreserbak: www.sagardobus.com

DSC 6349 1

“Artea mugimenduan”: Ezkontza ahaztezinetarako autobusa.

- Aizpurua Autobusak

Wedding Plannerra zara? Badakizu ezkontza baten arrakasta xehetasun txikietan dagoela: loreak, argiztapena, musika… Baina, pentsatu al duzu gonbidatuen garraioa esperientzia horren parte izan daitekeela?

Otsaila, maitasunaren hilabetea, amaitzen ari den honetan, ezkontza denboraldiari begira jartzeko garaia da. Ezberdintasuna markatuko duen zerbaiten bila bazabiltza, gure “Artea mugimenduan” autobusak ziur ezkongaiak eta gonbidatuak zeharo harrituko dituela.

Aizpurua Autobusak-en, badakigu ezkontza bakoitza bakarra dela, eta horregatik jartzen dugu gure “Artea mugimenduan” autobusa zure eskura. Ez da autobus soil bat; mugimenduan dabilen maitasunaren eta ilusioaren ikurra da.

DSC 6349 1

Zergatik gomendatu ”Artea mugimenduan” zure bikoteei?

  • Lehen inpresio ahaztezina. Gonbidatuak autobusean igotzen direnean, festaren parte direla sentituko dute lehen segundotik. Bihotzez betetako diseinuak giro berezia sortzen baitu hasieratik.
  • Argazki saioetarako elementu berezia. Ezkonberriek zein gonbidatuek argazki dibertigarri eta desberdinak atera ditzakete autobusaren aurrean. Wedding Planner bezala, badakizu sareak gustoko dituen edonorentzat, aukera paregabea dela.
  • Estiloz jantzia: Segurtasuna eta diseinua eskutik helduta joango dira ezkonberrien egun handian. Ez da edozein autobus, “Ezkontzetako Autobusa” da.

Logistika kudeatzeaz gain, emozioak mugitzea ere gustatzen zaigu. Hurrengo ezkontza elkarrekin ahaztezin bilakatzera animatzen zara?

IMG 20220115 WA0014 2

Neguko kirola denontzat, gozatu neguaz!

- Aizpurua Autobusak

Eskiatzera bazoaz, kontuan izan Aizpuruaren aholkuak:

Eski denboraldia hastearekin batera, talde-irteerak, ikastetxeetako bidaiak eta kirol-kluben joan-etorriak biderkatzen dira. Edertasun handiko bidaiak izaten dira, baina baita logistika aldetik zailtasun gehien dituztenak ere. Elurrak, izotzak eta eguraldi-aldaketek aldez aurretiko planifikazio zehatza eskatzen dute.

Zure kongresu, lagun-talde edo ikasle-taldea eskiatzera badoa, zerk bermatzen dizu bidaia segurua, puntuala eta ezusterik gabekoa izango dela? Aizpuruaren esperientziak eta profesionaltasunak.

IMG 20220115 WA0014 2
  • Flota berritua, segurtasun gorena: gure autobusen flota modernoa, segurua eta ekologikoa da. Etengabe egiten dugun inbertsioari esker, ibilgailuak punta-puntako segurtasun-sistemekin eta gurpil zehatzekin prestatzen ditugu neguko bidaietarako.
  • Neguko prestaketa profesionala: neguko kateen erabilera eta ibilgailuaren mantentze-lanak ez dira inprobisatzen. Gure gidariek, profesionalak eta hitzekoak izanik, lurraldea inork baino hobeto ezagutzen dute, eta badakite noiz eta nola erabili behar diren baliabide osagarriak, urtero jasotzen dute formakuntza.

Eskiatzera bazoaz, ez aukeratu garraioa bakarrik; aukeratu konfiantza profesionala. Aizpurua Autobusak tradizio eta esperientzia handiko garraio enpresa da. Zuen kongresu edo bidaiaren logistika gure esku utziz, Euskal Herriko balioak zaintzen eta bermatzen dituen bazkide bat hautatzen duzue, lurraldea inork baino hobeto ezagutzen duena.Ez galdu aukera, eta eman izena: https://www.n-py.com/fr/sejour-pyrenees/forfaits-ski

B8A3245 1 scaled

Aizpurua Autobusak, izaera gipuzkoarra

- Aizpurua Autobusak

Gipuzkoa aukeratzen duzunean, ez zabiltza leku bat soilik aukeratzen; sustraien, berrikuntzaren eta komunitatearen arteko konbinazioaren bila zabiltza. Eta Aizpuruan, gure lurraldearen funts hori garraioaren mundura ekartzen dugu.

50 urte baino gehiagoko tradizio eta esperientzia dugun gipuzkoako garraio enpresa garen aldetik, gure lurraldea inork baino hobeto ezagutzen dugu eta Gipuzkoa edo eta edozein txokotara eramango zaitugu. Gidarien profesionaltasunak eta lurraldearekiko ezagutzak ahalbidetzen du ibilbide horiek ederrak ez ezik, eraginkorrak eta akatsik gabeak ere izatea.

Gipuzkoan, errepide nagusiak mendi eta itsaso artean daude, eta autobus bidaia bakoitza esperientzia bisual bat da.

  • Itsasertzeko panoramika ibilbideak. Deba, Zumaia, Zarautz edo Donostiako kostaldeko herrietara bazoaz, autobuseko bidaiak aukera ematen dizu flysch-en paisaia ikusgarriez gozatzeko,  itsasaldeko bide estu eta bihurgunetsuetan zehar.
  • Barnealdeko berdea. Joan-etorria Goierri, Urola Garaia edo Deba Ibarrean barrena baldin bada, Gipuzkoako barnealdeko erliebe zorrotza eta paisaia berdeak miresteko aukera izango duzu. Aizpurua Autobusen abantaila da gidariek errepide horien ezagutza osoa dutela, segurtasun osoa bermatuz.
  • Donostiako sarrera esanguratsuak. Donostiara sartzean, autobusak hiriaren sarrera dotoreenak erakutsiko dizkizu.

Logistika akatsik gabea, gure berme nagusia.

Gure esperientzia zabalari esker, ibilbideen diseinu optimoa eskaintzen dugu. Kongresu, turismo edota bestelako ekitaldietako logistika eraginkorra eta zehatza izango da, Gipuzkoako errepide eta sarrera-irteera guztiak inork baino hobeto ezagutzen baititugu.

Gainera, gure izaera hurbila eta lankidetzazkoa izanik, aholkularitza pertsonalizatua eta babes osoa eskaintzen dizkizugu, hasierako planifikaziotik autobusak martxan jarri arte. Hau da Aizpuruak eskaintzen duen neurrira egindako zerbitzua.

Zatoz gurekin Gipuzkoak eskaintzen duen guztia ezagutzera eta tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka aurkitzera.

7N6A2884 scaled

Zure segurtasun eta erosotasuna, gure lehentasuna

- Uncategorized @eu

Aizpurua Autobusetan, gure bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna dira gure lehentasun nagusiak. Horregatik, harro gaude gure ibilgailu-flota moderno eta dotorea eskaintzeaz, 8 urtetik beherakoa. Etengabe berritzen ditugu gure autobusak, bidaia seguru eta atseginaz goza dezazun beti.

svg+xml;charset=utf

Gure ibilgailu guztiak berriak dira eta kalitate handiko materialez hornituta daude, zure ongizaterako aukeratuak. Bereziki zaintzen ditugu eserlekuak, insonorizazioa eta audio-sistema, zure bidaia ahalik eta erosoena izan dadin.

Gure gidari-taldea profesionaltasunagatik, esperientziagatik eta prestakuntzagatik nabarmentzen da. Konfiantzazko pertsonak dira, egunez egun zure esperientzia perfektua izan dadin ahalegintzen direnak. Haien adeitasuna eta bidaia bakoitzarekiko konpromisoa dira gure aurkezpen-txartelik onena. Guretzat, gidari bakoitza funtsezko pieza da, haien diskrezioak, puntualtasunak eta jokabide egokiak bidaia bakoitzaren arrakasta ziurtatzen baitute. 

Bezeroaren arretarako ere hainbat komunikazio-kanal ditugu irekita, gurekin harremanetan jar zaitezen edozein unetan, egoera ohikoetan zein ezohikoetan. 50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, sektorearen ezagutza sakona lortu dugu, eta horri esker, kudeaketa administratibo bikaina eta bezeroarekiko arreta zaindua eskaintzen ditugu.

Aizpurua Autobusetan, garraiatzeaz gain, kalitatezko bidaia batean laguntzen zaitugu, gure talde osoaren esperientzia eta konpromisoak babestuta.

54826585086 7580e66991 o

i6Efficient ibilgailuak aurkeztu genituen urriaren 1ean

- Uncategorized @eu

Aizpurua Autobusak in movement ekitaldia ospatu genuen urriaren 1ean Zubietako Araeta jatetxean, bost Irizar i6 Efficient ibilgailuak aurkezteko. Esteka honetan ikusi ditzakezu ekitaldiko argazki guztiak.

Era berean, Mike Belindo (David López Amézqueta) artista nafarraren artelan paregabea aurkeztu genuen, ibilgailuetako baten gainean margotua. Mugimenduan dagoen artelan hau, Mugitzen zaituen bihotza izenekoa, ibilbide bakoitzean bizitako istorio, amets eta emozioen isla da, mimoz gordetzen ditugunak. Hurrengo bideoan ikusi daiteke nola egin zen autobus berezi horren errotulazioa.