Skip to main content
Uncategorized @eu

Zinemaren eta zinemaldiaren magia Aizpuruaren eskutik

Aizpuruan jendea alde batetik bestera eramatea, txoko berriak ezagutzea eta oroitzapen ahaztezinak sortzea izugarri gustatzen zaigu; baina bidaiarazten gaituzten zinema eta istorioak ere asko maite ditugu. 

Donostiako Zinemaldiaren batera, Donostia dotore jantzi eta zinemazaleen topagune bihurtzen da. Horregatik data hain berezi hau ospatu nahi dugu, zinemak eta Aizpuruak egunerokoan beren bideak nola gurutzatzen dituzten partekatuz.

Pelikulatako lekuak bisitatzen ditugu

Urteetan zehar, gure autobusek milaka kilometro egin dituzte bidaiariak pantaila handian agertu diren txokoetara eramanez:

  • Zintzoa, gaiztoa eta itsusia (The Good, the Bad and the Ugly, 1966): Almeriako Tabernas Basamortuak eta Burgosko parajeek spaghetti western mitikora eramaten gaituzte zuzenean.
  • Lawrence of Arabia (1962): Superprodukzio ahaztezin hau leku ikusgarrietan filmatu zen, hala nola Sevillako Espainiako Plazan eta Almeriako dunetan.
  • Zhivago Doktorea (Doctor Zhivago, 1965): Errusiako estepa hotzek gugandik oso gertu hartu zuten bizia, filmaren zati handi bat Madril eta Soriako lurralde hotzen artean grabatuz.
  • Star Wars: II. Atala – Klonen Erasoa (Star Wars: Episode II – Attack of the Clones, 2002): Sevillako Espainiako Plaza dotorea Naboo planetako jauregi bihurtu zen George Lucasek sortutako unibertsoarentzat.
  • Indiana Jones eta azken gurutzada (Indiana Jones and the Last Crusade, 1989): Zinematako arkeologorik ospetsuenaren abenturek Mónsul hondartzaren eta Almeriako basamortuaren artean hartu zuten bizia.

Kameren atzean: Zinemaren magia mugitzen dugu

Zinemarekin dugun konpromisoa ez da ikusleak filmetako lokalizazioak ikustera eramatera soilik mugatzen. Zinema ekoiztetxeekin ere elkarlanean ari gara; filmaketen logistikan hain zuzen ere.

Lantalde teknikoak, aktoreak, jantziak eta ekoizpen-materiala mugitzeak puntualtasuna, malgutasuna eta segurtasun handiena eskatzen ditu. Horren guztiaren adibide garbia da ‘La luz’ (2026) pelikularen ekoizpenarekin egindako lankidetza.

IMG 20260611 WA0020 3

Eta ezin dugu zinemaz hitz egin Donostiako Zinemaldiari omenaldia egin gabe. Zinemaldiko antolakuntzak lan bikaina egiten du haurtzarotik zinemarako zaletasuna bultzatuz, milaka haurrek berain lehenengo pelikula pantaila handian ikusteko ilusioa bizi dezaten bidaia eginez. Horrela, Belodromoa magiaz eta energiaz betetzen da eskola-egunetan 5 egunez. Era berean, bisitari askok Donostiarako bisita aprobetxatzen dute data hauetan ekitaldi bereziak antolatzeko eta ospatzeko.

Ekoizpen handi bat filmatzeko, Zinemaldiko alfonbra gorrian izateko edo beti ezagutu nahi izan duzun zinema-kokapen horretara joateko, gure autobusean beti dago eserleku bat.

Zein pelikulatara eramatea nahi duzu?