Talde bidaia bat, enpresa ekitaldi bat edo gure bizitzako egunik garrantzitsuena antolatzen dugunean, garraioa ondo aukeratzea funtsezkoa da. Kontua ez da toki batetik bestera joatea soilik; bideaz, erosotasunaz eta segurtasunaz gozatzea ere bada.

Aizpurua Autobusak-en gurekin bidaiatzen duen talde bakoitza berezia da. Horregatik, edozein beharretara egokitzen den flota moderno, anitza eta erabat hornitua dugu. Gure ibilgailuak ezagutu nahi dituzu? Hemen dituzu xehetasun guztiak:
Minibusak: talde txikientzat
Familia irteera bat, enpresa transfer txiki bat edo lagunarteko txango bat antolatzen ari bazara, gure minibusak aukera paregabea dira. Edozein errepidetan mugitzeko behar den bizitasuna eskaintzen dute, erosotasunari uko egin gabe.
- Edukiera: 19, 24 eta 27 eserleku.
Autobus Estandarrak: zerbitzu mota guztietarako
Erabilera anitzeko autobusak dira. Eskola garraioa, kirol kluben joan-etorri edo bidaiak, bidaia agentzietako edo bestelako txangoetarako. Talde ertain eta handientzat bidaia eroso, seguru eta eraginkorra bermatzen dute.
Egun bereziak ahaztezinak izan daitezen “Artea mugimenduan” autobus esklusiboa ere badugu; diseinu eta nortasun bereziko ibilgailua da, ezkontza eta ospakizun berezietako garraioei dotoretasun, originaltasun eta bereizgarritasun ukitu bat emateko diseinatua.
- Edukiera: 55 eta 59 eserleku.
Egokitutako Autobusak: irisgarritasuna bermatuta
Inklusioa eta irisgarritasuna funtsezkoak dira guretzat. Gure flotan gurpildun aulkian doazen pertsonei sarrera azkar, seguru eta erosoa bermatzen dieten plataformadun autobusak ditugu.
- Edukiera: 1 eta 3 gurpil-aulkientzako prestatuak.
Luxuzko Autobusak: bidaiatu business klasean
Ibilbide luzeetarako zein VIP bezeroentzat prestatuak. Ibilgailu hauek eserleku kopuru murritzagoa dute, bidaiarien artean espazio zabalagoa eta goi-mailako erosotasun guztiekin hornituta daude
- Edukiera: 44 eserleku.
Edukiera Handiko Autobusak: bi solairukoak
60 pertsona baino gehiagoko talde bat mugitu behar duzue? Gure bi solairuko autobusak dira irtenbiderik onena, erosotasun estandar altuenari eutsiz.
- Edukiera: 80 eserleku.
Zure helmuga edozein dela ere, zurekin bidaiatzen dugu
Aizpurua Autobusak-en esperientzia, segurtasuna eta azken belaunaldiko flota uztartzen ditugu errepidean esperientziarik onena eskaintzeko.
Zure hurrengo bidaia, ezkontza edo enpresa ekitaldia antolatzen ari zara? Jarri gurekin harremanetan eta zure taldera gehien egokitzen den ibilgailua aukeratzen lagunduko dizugu.

Sustitución de tacógrafos financiados por Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU