Sagardotegi garai bete-betean gaude eta Aizpurua Autobusak-en zure bidelagun izan nahi dugu! Lagunarteko bazkariak eta afariak antolatzeko unea da, baina plan honek beti dakar galdera bera: nork gidatuko du?
Guk argi daukagu: sagardotegiaz gozatzea eta bideko segurtasuna eskutik joan behar dira. Gozatu sagardoaz eta lagunarteaz, gu arduratuko gara joan-etorriaz. Segurtasunez, lasaitasunez eta konfiantzaz bidaiatu gurekin.
Zergatik aukeratu Aizpurua Autobusak?
- Segurtasuna eta konfiantza: Ahaztu kontrolak eta errepideko kezkak. Gure gidari profesionalak arduratuko dira garraioaz.
- Esperientzia borobila: Aprobetxatu aukera Sagardo Etxea ezagutzeko; ordubeteko bisita gidatuan Txotx kulturaren eta gure historiaren zati garrantzitsu bat ezagutuko duzue. Euskal tradizioan murgiltzeko esperientzia paregabea!
- Sagardobusa: Sagardobus plataformako antolatzaileekin elkarlanean jarduten gara larunbatero Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Aginagako sagardotegietara joateko.
- Taldea batera eta eroso: Barreak eta giro ona autobusean hasten dira. Behar duzuen tokian jasoko zaituztegu eta zuzenean sagardotegira eramango zaituztegu, aparkaleku bila ibili gabe.
- Denontzako tokia: Koadrila txikia izan ala enpresa handi bat, gure flota edozein talde tamainara egokitzen da.

Nola antolatu garraioa gurekin?
Oso erraza da! Taldeko arduraduna bazara, jarraitu urrats hauek:
- Aukeratu data eta ordua: Zehaztu noiz joan nahi duzuen eta non jaso behar zaituztegun.
- Eskatu aurrekontua: Webgunetik edo deitu iezaguzu zuzenean.
- Erreserba egin: Behin lotuta, hurrengo kezka bakarra “Txotx!” egitea izango da.
Gogoratu erreserba azken ordura arte ez uzteaz. Has gaitezen martxan! Txotx!
Informazio gehiago eta erreserbak: www.sagardobus.com

Sustitución de tacógrafos financiados por Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU