Kongresu, konbentzio eta enpresa-ekitaldien garaia martxan da dagoeneko. Topaketa profesional arrakastatsu bakoitzaren atzean antolaketa bikaina dago… eta zehaztasunez funtzionatzen duen garraio zerbitzua. Aizpurua Autobusak-en badakigu ez dela pertsonak lekualdatzea soilik; puntualtasunez, erosotasunez eta kezkarik gabe iristeko lasaitasuna eskaintzea dela benetan garrantzitsua.
Zergatik aukeratu Aizpurua Autobusak?
Konfiantza sortzen duen puntualtasuna
Lan-ingurunean ordutegiak ez dira negoziagarriak. Horregatik, zerbitzu bakoitza aldez aurretik planifikatzen dugu, ibilbideak, sarbideak eta gerta daitezkeen gorabeherak aztertuz.
Gipuzkoa eta inguruko eremuen ezagutza sakonari esker, joan-etorri arinak eta zehatzak bermatzen ditugu.
Ekitaldi bakoitzerako flota moldakorra
Flota zabal eta modernoa dugu: luxuzko ibilgailuak zein talde handientzako edukiera handiko autobusak. Zerbitzu bakoitza modu pertsonalizatuan aztertzen dugu, irtenbiderik egokiena eskainiz eta bidaiari guztientzat erosotasuna eta lasaitasuna bermatuz.
Erosotasuna eta segurtasuna ibilbide bakoitzean
Gure flota bidai eroso eta segurua eskaintzeko prestatuta dago. Aldizkako errebisio eta mantentze lan zorrotzak egiten ditugu gure instalazio propioetan, ezustekoak ahalik eta gehien murrizteko.
Lasaitasuna ez baita garaiz iristea bakarrik; dena kontrolpean dagoela sentitzea.
Xehetasun guztiak zaintzen dituen talde profesionala
Gure gidariak zerbitzuaren funtsezko parte dira: esperientziadun profesionalak, gertuko tratua eta zerbitzu-bokazioa dutenak, bidaiariak diskrezioz eta adeitasunez laguntzen dituztenak.
Badakigu enpresa-ekitaldietan xehetasun bakoitzak balio haundia duela eta lehen kilometrotik zuen proiektuaren parte gara.


Sustitución de tacógrafos financiados por Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Financiado por la Unión Europea – NextGenerationEU