Skip to main content
Uncategorized @eu

Zure kongresua, gure konpromisoa

- 15/07/202526 abuztua, 2025No Comments

Euskal Herrian kongresu bat antolatzea erronka handia da. Badakigu, gure lurraldean hamarkadetan inurri-lanean aritu baikara, isilean baina etengabe, ekitaldi handi eta txikien arrakastaren parte izaten. Eta esperientziak erakutsi digu kongresu baten arrakasta ez dela soilik egitaraua neurtzen; parte-hartzaileek eramaten duten sentsazioan datza. Esperientzia hori ez da areto bateko atean hasten. Askoz lehenago hasten da.

B8A3351

Aizpurua Autobusetan sinesten dugu garraioa ez dela tramite logistiko bat, ekitaldiaren bihotzaren taupada bat baizik. Hoteletik kongresurako bidaia eguneko lehen inpresioa da; itzulera, azkena. Guretzat, autobus hori ez da ibilgailu bat soilik: atseden hartzeko, harremanak egiteko edo, besterik gabe, gure paisaiaz gozatzeko gune seguru bat da. Elkarrekiko zaintza gure kulturaren parte delako, eta hori parte-hartzaile bakoitzarengan pentsatuz hasten delako.

Gure konpromisoa ez da hitz hutsetan geratzen. Balio sendoetan oinarritzen da:

  • Gure hitza: segurtasuna eta puntualtasuna. Hitzekoa den enpresa gara. Profesionalak. Zure egitaraua gurea da, eta zorroztasun osoz betetzen dugu, konfiantza delako gure aktiborik preziatuena.
  • Hurbiltasuna eta lankidetza. Zure taldeko kide bat gara. Gardentasun osoz egiten dugu lan,, elkarlanean.
  • Malgutasuna eta esperientzia. Ahaleginak eta moldagarritasunak definitzen gaituzte. Gure gidariak gure lurraldea inork baino hobeto ezagutzen duten profesionalak dira, edozein beharretara egokitzeko prest daudenak..
  • Berrikuntza eta jasangarritasuna. Berrikuntzaren, segurtasunaren eta ingurumenaren aldeko apustu irmoa egiten dugu. Gure flota moderno eta eraginkorra horren isla da.

Gure flota: zure ekitaldirako neurriko erantzuna
Hitzetatik ekintzetara. Zure kongresuak behar duen guztia eta gehiago eskaintzeko diseinatutako flota zabal eta modernoa dugu:

  • Autobusak: konforta eta edukiera handia (55-80 eserleku)
    Gure Irizar eta Scania autobus modernoek erosotasun maila gorena bermatzen dute. Berrikuntzaren eta konfortaren aldeko gure apustuaren isla zuzena.
  • Mikrobusak: malgutasuna eta arintasuna (19-26 eserleku)
    Talde txikiagoetarako, hirigune historikoetan sartzeko edo logistika konplexua eskatzen duten ekitaldietarako, gure mikrobusak soluzio ezin hobea dira. Gure moldagarritasuna errepidean islatzen dute, arintasuna eta efizientzia uztartuz. Gure  ibilgailuek, larruzko eserlekuekin eta zure ekitaldiari dagokion maila goreneko esperientzia bermatzen dute.
  • VIP Ibilgailuak: dotorezia eta diskrezioa Butaka zabal eta erosoekin, Wi-Fi konexioarekin, USB kargagailuekin, hozkailuekin edota WC-rekin hornituta, bidaia luzeenak ere atsedenerako edo lanerako une bihurtzen dira. Berrikuntzaren eta konfortaren aldeko gure apustuaren isla zuzena. Zure hizlari, artista edo gonbidatu berezienentzako zerbitzu esklusibo bat behar duzu? Ibilgailu hauek, larruzko eserlekuekin eta bilera-mahaiarekin, zure ekitaldiari dagokion maila goreneko esperientzia bermatzen dute.
  • Ibilgailu egokituak: inklusioa, denontzat. Guretzat, elkarrekiko zaintza ez da hitz bat, ekintza bat baizik. Harro gaude gure flotan Mugikortasun Urriko Pertsonei (MUP) egokitutako ibilgailuak izateaz, 3 gurpil-aulki arte garraiatzeko gaitasunarekin. Irisgarritasuna ez da aukera bat, gure konpromiso irmoa baizik.

Azkenean, Aizpurua Autobusetan ez dugu garraio zerbitzu bat eskaintzen. Gure lurraldea maite eta ezagutzen duen, hitza betetzen duen eta tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen tokiko bazkide baten konpromisoa eskaintzen dugu.

Zure bidaideak gara.